XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

suge-ziza gozoa. Deskribapena Hankatik karpoforo faxikulatuak, aurreko espeziearen bezelakoak, txapela ganbil eta plano-ganbil bitartean, 3-6 zm.zko diametrokoa.

Txapelen azala leun eta lehorra, hori edo hori-okre kolorekoa, hasieran ertza beherantz biratua eta gero zuzena, errezel himenialeko harizpiko arrastoz, tipikoki, esporen eraginaz, bioleta kolorez, ia beltza, zikindurik.

Hanka luze eta mehea, batez besteko zinbela, oinharritik lotuak, zkoa, hasieran zuri kolorekoa, gero horixka eta txapelaren kolore berberekoa, kortinaren harizpiko arrasto zuri kolorez horniturik eta heltzean, esporen eraginaz, purpura-beltz kolorez tindaturik.

Txapelaren azpian, orri fino eta hestuak agertzen dira, adnatuak, hasieran zuri-gris kolorekoak eta gero, esporen eraginaz, bioleta-beltz kolorez tindatzen dira.

Mami fino, trinko, zurixka, zapore eta usain berezirik gabe, ez da mingotsa, bere espezie kideen ordez.

Espora-jalkin bioleta-beltz kolorekoa da.

Mikroskopioa Basidio tetrasporikoak ditu, zko diametrokoak.

Espora elipse-formakoak, orma leunekoak, mikroskopiotik gris-bioleta kolorekoak, zkoak.

Orrien aldean antzu elementu edo zistidio direlakoak azaltzen dira, luzatuak eta muturra zabala dutela, zko diametrokoak.

Ekologia Espezie urria, talde faxikulatu ugarietan azaltzen dena, koniferako motzondo gainean, urriaren hasieratik eta azaroaren erdi bitartean bereziki.